miércoles, 21 de octubre de 2015

ZERTARAKO ESKOLAK XXI.MENDEAN

Zertarako eskolak XXI.mendean?

Sarrera


Gaur egun, eskolak gure gizartean indar handia hartu egin du; oso txikitatik hasten gara instituzio hauetara joaten, hala nola, haur eskoletara. 1970. urtetik aurrera hainbat lege desberdin martxan jarri dira eskolak bideratzeko: LGE, LOGSE, LOCE, LOE eta azkenik gaur egun daukaguna, LOMCE. Lege guzti hauek haur eskolekiko dugun ikuspuntuan eragina izan dute eta askotan, iritzia aldatzeraino iritsi gara. Haur Hezkuntzako irakasleei hainbat funtzio egotzi zaizkie historian zehar eta funtzio horiek aldatuz joan dira. Ondorengo hitzetan azalduko dugu Haur Hezkuntzako irakasleen funtzioei buruz gaur egun dagoen gatazka esanguratsua eta polemikoa.

Argudiaketa


Hezkuntza administrazioaren ikuspegia


Atal honek, administrazioak hezkuntzaren arloan duen ikuspegiari buruz hitz egiten du. Esandakoa lantzeko PP eta PSOE partiduen iritziak alderatuko dira, beti ere hezkuntzaren inguruan.
Gaur egun dagoen hezkuntza legea LOMCE (Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) da. Lege honek iskanbila eta gatazka  handia ekarri du bertan islatzen diren aldaketa ugari ez direlako herriaren gustukoak. LOMCE  PP partiduak jarritako legea da, beraz oposizioak (PSOE) ez dago batere ados honekin.
Honen harira, El pais egunkariko Olvidados por la LOMCE albisteak (2015) esaten duen moduan, lege honek dakarren arazorik garrantzitsuena da Europako markotik ateratzen ari garela, baita aitzinean gertatutakoa errepikatzen ari dela.  Jose Miguel Pérez Garcíak berri honetan esaten duen moduan lege hau ez da beste partidu politikoekin adostu, PP-k bakarrik dago ados lege honek dakarren errebalidarekin.
Ildo beretik, dagoen beste arazo bat da FP basikoa kurtsatzen dutenek ezinezkoa izango dutela batxilergora ailegatzea errebalida horiek egiteko aukera bakarrik ESO (Enseñanza Secundaria Obligatoria) kurtsatzen dutenek izango dutelako. Beraz, lege honek FPko ikasleak baztertu egiten ditu.
Lege honek dakarren arazo guzti hauek konpondu beharra dagoela argi dago, hori defendatzeko Jose Miguel Perez (PSOE) dio lehenik eta behin erreforma hau geldiarazi beharra dagoela. Bestalde, gaur egun dagoen hezkuntza ministroak onartzen du berak ez dakiela ezer hezkuntzari buruz, beraz ikasten hasi da gauzak ondo egiteko. Azkenik, Méndez de Vigo ministroak legea modifikatzeari ekin nahi dioenez, PSOEko exministroari paktu bat egiteko aukera eman dio.

Funtzio asistentziala ala hezitzailea ?


Haur hekuntzak, funtzio asistentziala ala hezitzailea du? Hori da askok buruan dugun galdera.
Eskola instituzio hezitzailea da, haurren beharrak eta ikasteko modu bereizgarria kontuan izanik, denbora, materialak eta testuingurua egokitzen dira; eta gainera, ume bakoitzaren erritmoaren arabera, bakoitzaren garapena indartu eta aberasten da. Hala ere, Luispe Gutierrez-en ustetan, eskolaren beharra gurasoena da, eta ez haurrena; eta alternatiba erreal gisara ez eskolaratzea proposatzen du. Dena den, edozein delarik ere erabakia, haurren hezkuntza- eskubidea bermatu behar da kasu guztietan.
 Hala ere, LOGSE legea sartu aurretik, haurtzaindegiek funtzio asistentzial soil bat besterik ez zuten. Bertan haurrek zainketa bat jasotzen zuten eta ez heziketa bat. Garai hartako zenbait ikaslek, ordea, zainketa bat jasotzeaz gain heziketa bat jaso behar zutela pentsatzen zuten haur haiek eta edozein haurrek duen eskubidea baita heziketa. 19901ean LOGSE legea sortu zen eta haur hezkuntzak funtzio hezitzaile bat hartu zuen. Horrela haurtzaindegiak beren izaera aldatuz joan ziren zainketaz gain heziketa eskaintzen baitzuten. Horrela haur eskola bihurtu ziren. Baina denborarekin, funtzio eta izaera hau gutxituz joan zen honek kostu ekonomiko handia baitzekarren. Arturo Hoyuelosek (Hik Hasi) dionez, funtzio asistentzial soil horren gainetik, haur guztien heziketa- eskubidea dagoela dio.
Bestaldetik, hainbat jendearen aburuz, haur hezkuntzak heziketa funtzio bat izan behar du, izenak berak dioen bezala. Egia da haurrek hasieran heziketaz gain zainketa bat ere jaso behar dutela. Umeak seguru sentitu behar dira beraientzat horren arrotza den ingurune batean heziketa jasotzeko prest egon daitezen. Baina denborarekin zaintzak gutxituz joan behar du, pixkanaka-pixkanaka, heziketa gailendu arte. Horregatik uste da zaintza heziketa barruan dagoen zerbait dela eta osagarriak direla.


Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea


Hasteko esan beharra dago eskolak kultura transmititzeko beharra zegoelako sortu zirela; beraz, horren ondorioz, hezkuntza eta kultura lotura oso estua dute; kulturari esker herri batean integratzeko edo herri hori ezagutzeko aukera izango dugu. Hezkuntzak herriak sostengatzen duen kultura erreproduzitzen du.
Berez, hezkuntza kulturaren transmisio hutsa izan beharko zen, baina egia da ere, irakasle batzuek ez dutela horrela jarduten. Badaude irakasle batzuk pentsatzen dutenak gure kultura aldaketa batzuk behar dituela eta horren ondorioz, kultura bere ikuspegitik plazaratzen dizkiete ikasleei.
Arestian esan bezala, hezkuntzaren helburua kultura den bezalakoa transmititzea da. Hezkuntzak ikasleei irakatsi behar die kritikoak izaten, baita haien kabuz pentsatzen. Beraz, Kultura bere ikuspegia abiapuntu hartuta azaltzen duten irakasleek kalte egiten ari diete ikasleei, hauek ez dutelako pentsamendu propioa garatuko.
Hori erakusteko, aipa dezagun La educación puerta de la cultura liburua, honetan egileak gorago esandakoa isladatzen du, laburbilduz esaten digu kulturaren transmisio hutsa egin behar duela hezkuntzak.

 

Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea


ESKOLA INKLUSIBOA


Eskola inklusiboaz hitz egiterakoan beharrezkoa da jakitea zertan datzan eta nolako eboluzio teorikoa eta praktikoa.

Hezkuntza inklusiboa: bere egoera fisikoa, intelektuala, soziala, emozionala, eta linguistikoa kontuan hartu gabe bere barnean haur, nerabe, gazte eta heldu guztiak hartzen duen hezkuntza mota da. Hezkuntza inklusiboaren barne ez daude soilik ikasleak; familia, irakasleak eta orokorrean haurraren inguruan dauden pertsona guztiak ere. Sistema hau prozesu demokratiko bat bezala hartu behar dugu, zeinean haurraren eskubide guztiak errespetatzen diren eta benetan ez dagoen inolako esklusiorik.

Estatu mailan historian zehar hezkuntza hau inderrean egoteko edo ez egoteko hainbat lege egin eta gero kendu edo birmoldatu egin dira.
Persona minusbaliatuen arloan ahinbat lege daude :
-          Ley 51/2003, de 2 de diciembre de 2003.
-          Ley 39/2006, de 14 diciembre.
-          Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo
-          Ley 27/2007, de 23 de octubre
-          Orden 2949/2010, de 16 de noviembre

Gaur egun indarrean dagoen lege organikoa hau da: LOE maiatzak 3, 2/2006; zeinean esaten den beharrezkoa dela guztion elkarlana hezkuntzaren eta hezkunza inklusiboaren kalitaterako.

Espainiako zentruak: indarrean dagoen legearen arabera (LOE) 4.3 artikuluan esaten du espainiako hezkuntza ordinarioa dela baina edozein persona minusbaliotasunen bat baldin badauka hezkuntza ingurua bere beharretara modatu behar dela eta beharrezkoa bada aldaketak egingo direk¡la curriculumean. Lege berean vaina 7.2 artikuluan esaten da hezkuntza administrazioak eman behar dizkiela hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei beharrezkoak dituzten errekurtsoak.

Espainian hiru hezkuntza mota desberdin daude: ohikoa, berezia eta konbinatua. Honek ahalbidetzen du Espainian benetako eskola inklusiboa egotea. Baina honekin bat ez datorrena da kohesioa legegintzan autonomía mailan.

Ondorioak: hezkuntza esklusiiboa indarrean egon beharko litzatekeen hezkuntza sistema bakarra da. Lege hau bakarra da bermatzen duena haur guztiek hezkuntza mota bera izango dutela; haien eskubidea baita.

TALENTU APARTEKO IKASLEAK


Gai honek eztabaida asko piztu izan ditu; dena den Espainian, ez da aztertu sakontasun askorekin. Iritzi desberdin asko dauden honen inguruan eta eztabaida nagusia da, alde batetik ikasle hauek heziketa berezirik izan behar duten ala eskola normalera joan behar diren, eta bestetik, gela arruntetan egon behar diren edo gelan bereizketarik izan behar duten haien  aparteko talentura egokituta.
XIX. mendetik hona hainbat eta hainbat ikerketa egon dira gia honen inguruan eta konklusio bat atera dute: ez dute haur guztiek aparteko talenturik izan behar gai guztietan baizik eta bakoitzak bereizgarri izango du arlo desberdin bat.

Hezkuntza estrategiei erreparatuz hiru dira bereizgarrienak: familia, eskola eta gizartea; hauek direlako umearen inguruan daudenak batez ere.

-          Familia: jaiotzen denetik eskola hasten duen arte da. Gurasoak haurrak behar dituen aukera guztiak edo ahal dituzten guztiak eskaini beharko dizkiote; era berean gurasoen haurren konfidenteak izan behar dira eta behar denean haien laguntza eskainiz. Egoera sozial batean normaltasuna erakutsi behar diote azalduz bera ez dagoela beste inoren gainetik.

-          Eskola: talentu aparteko haur batek berebiziko ikasketak burutzen ditu eta ondorioz bere ikasketak modu arinago batean egiten ditu. Legezkoa da aparteko talentua duen haur bati hezkuntza programa zabal bat eskaintzea gai konkretu batzuetan gehiago konkretatzeko eta denbora ez galtzeko berarentzat errazegia diren ariketetan; hau da ikasle hauengan porrot akademikoa eragiten duen arrazoi nagusiena. Irakasgai hauek lantzeko erabilgarriena ikasle mota hauekin abilezia erabiltzea da. Autore batzuek hitz egin dute hezkuntza estrategiei burua argudiatuz arlo hauei batez ere garrantzi handia eman behar zaiela: irakurketa, idazketa, lengoaia, eskolaz kanpoko jarduerak, musika eta sormena.

-          Gizartea: nahiz eta ume hauek talentu aparteko haurrak izan ez da ahaztu behar haurrak direla eta haien adinaren araberako sozializazioa izan behar dutela. Haurraren inguruan dauden helduen partetik esan behar da, gurasoek ez dutela haurra modu berezi batean hezi behar baizik eta ahalik eta era normalenean azalduz nolakoa den bera eta zer nolako gauzak egin behar dituen eta zeintzuk ez. Irakaslearen aldetik ez da izen behar irakasle berezirik edo, baizik eta irakasle bat jakingo duena nola gidatu haurra eta ez esatea zien izango den eskaini dion galderaren erantzuna.


Umearen heziketaren nagusia familiena ala estatuarena ?


Estatua ala familia? Zeinena da umearen heziketaren ardura ? Homeschoolinga ezkutuan dagoen errealitatea da eta gero eta jende gehiagok erabiltzen du teknika hau. Umea etxean hezten da, etxean irakasten zaio. Eskola alde batean uzten da eta gurasoek etxean hezten dituzte euren seme- alabak. Gaur egun, Estatu honetan, homeschoolingari buruz ez dago araurik, baina beste Estatu asko daude non homeschooling-a legala den.
Homescholingaren kontra daudenek umeak ez direla sozializatzen esaten dute eta ez dutela behar duten maila lortzen. Gainera, guraso askok ez dira gai eta horrek haurraren atzerapena eragiten du. Homeschoolingaren alde daudenek, ordea, ez dute uste sozializazio falta dagoenik. Horrek ez du debekatzen umeak parkera joan ahal ez denik. Horrez gain, gurasoak gai direla adierazten dute. Hainbat hedabide erabiltzen dituzte informazio iturri gisa eta asko arduratzen dira: umeek edozer ulertzen ez dutenean, beste modu batean azaltzen saiatzen dira.
Homeschoolingaren gaia alde batera utzita, umeen heziketaren ardura Estatuarena eta familiena da. Eskolan haurrei materia desberdinak irakasten zaizkie, baina etxean ere asko ikasten dute. Esperientziek eta liburuek ere, haurrengan eragina dute. Gainera baloreak, arauak, ohiturak ... etxean baita eskolan irakasten dira. Horregatik ezinbestekoa da familien eta eskolaren arteko elkarlana, arauak edo balioak ez badira bat etortzen, haurrak ez ditu batak ez besteak ikasiko.

Ondorioak


Hezkuntzaren lehenengo pausoak eman zirenetik, gaur egun arte, eskola pilo bat aldatu da. Modu globalago batean hitz eginez gero, esan dezakegu lehengo “eskola tradizionala” zela eta gaur egunekoa “eskola berria”.
Lan honetan islatu den moduan XXI. mendeko eskoletan egon behar diren irakasleak ezaugarri batzuk bete behar dituzte; hala nola: ikasleei materialak ondo azaltzen jakitea eta modu batean baino gehiago, prestakuntza egokia izan behar du, haurren beharrak asetu behar dituzte, ikasleen iritziak kontuan hartu behar dituzte… batez ere.
Irakaslearen papera ez du bakarrik influentzia haurrengan, gurasoengan ere influentzia dauka. Gurasoekin izan ditzaketen gatazkei aurre egiteko prest egon behar dira, baita ere, haien postua defendatzeko prest gurasoen aurrean ikasleren batekin gatazkaren bat izanez gero.






Bukatzeko esan beharra dago, gaur egungo eskolaren xedeak asko direla. Haurren sozializazio prozesuaren hasiera dago eskolaren esku eta haien garapenaz arduratzen dira; gainera bertan errespetua, lankidetza… lantzen dira. Azkenik ez da eskola ikasketak burutzeko bidea bezala ikusi behar, baizik eta ezagutzak barneratzeko era bezala

Bibliografia


(2008). Gizarte hezitzaileak eskolan. Hik hasi. (128.alea). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/1583
Alvarez,  P. (12 de Agosto de 2015). PSOE: Si el PP quiere llegar a pactos que pare la LOMCE. El País. Honako webgune honetatik berrezkuratua: http://politica.elpais.com/politica/2015/08/09/actualidad/1439144466_506361.html
Bruner, J. (1999). La educación, uerta de la cultura. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.bantaba.ehu.es/formarse/ficheros/view/Exposici%C3%B3n_1_Sesi%C3%B3n_4.pdf?revision_id=34811&package_id=34782
Burack Gallego, V. L. Crespo, E. Arlett Espino, C. Gerez, P. Jullien de Asis, J. L. Redondo Saceda, L. Eta Campoy Cervera, I. (2010) El tiempo de los derechos CLÍNICA JURÍDICA “La educación en España” 1(29) Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.tiempodelosderechos.es/docs/ene13/num_29.pdf 

Hoyuelos, A. (2009). Nola ikustarazi dakieke gurasoei haur eskolek betetzen duten funtzio asistentzialaz gain, haien funtzio hezitzaileak garrantzi handia duela. Hik hasi. (135.alea). Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/1751
M.M. (2010eko ekainaren 16a). Haur hezkuntza hezitzailea ote?.  [Blogeko mezua]. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://hegoakastinduzetamunduazabalduz.blogspot.com.es/2010/06/haur-hezkuntza-hezitzailea-ote.html
Pérez, J. M. (19 de Agosto de 2015). Olvidados por la LOMCE. El País. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://politica.elpais.com/politica/2015/08/19/actualidad/1440014765_015934.html
Sagasti, J. Magalhaes, J. Oruesagasti, J. eta Pozo, M. (2015eko urriaren 12a) XXI mendean eskolak bete beharko lituzkeen xedeak. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://es.calameo.com/read/0040093076da4ee51c9c9



Sanchez Manzano, E. eta Sanchez Cuenca, M. (1990) Estrategias educativas en la formación de los niños superdotados Revista Complutense de Educación, vol. 1 (3) - 487-497. Edit. liniv. Complutense. Madrid, Honako webgune honetatik berreskuratua: http://revistas.ucm.es/index.php/RCED/article/viewFile/RCED9090330487A/18206