domingo, 27 de diciembre de 2015

Hasierako bilera gurasoekin

TXIKITXO HAUR ESKOLA 

2 urteko gela

- Ezaugarriak 

●Glen Domanen ikaskuntza goiztiarraren metodoa jarraitzen du. Zentzumenen estimulazioaren eta mugimendu ariketen bidez lan egiten dute.

●Ume bakoitzari arreta pertsonalizatua ematen zaio,bakoitzaren  heltze erritmoak errespetatuz.

●Bits deituriko materialak erabiltzen ditugu; hauek Kartulina batean edo Powerpoint batean jarritako informazioa edo marrazkiak dira.


●Metodo honen helburua ez da programa hauen bitartez irakasten zaiena ikastea, baizik eta burmuina estimulatzea; irakatsitakoa ikasten badute ere bakarrik metodo honenondorioa da.  Horrela, neuronen arteko konexioak sortzen lagunduko dizkiegu. 

- Gelako dinamikak eta ordutegia

         Goizeko zortzietan goizeko zaintza bukatzen da
              - Bakoitzak bere gelara (gela berdea)
            - Lista pasako da jolas edo abesti baten bidez

         Lehenengo bi orduak:
            - Euskaraz
            - Bits batzuekin lan egin
            - Jolasak
            - Abestia (musika lantzeko)

         Hurrengo bi orduetan:
            - Ingelesez
            - Ipuin baten irakurketa
            - Artea landu (marrazkiak, eskuetako tenperak…)
            - Denbora librea

         Azken bi orduetan:
            - Gaztelaniaz
            - Psikomotrizitatea lantzeko ekintzak
                                                                  - Jateko ordua

         Arratsaldean:
            - Siesta (sehaska gela)
      
        
  
        - Haur eskolako zerbitzuak


●Goizeko zaintza gela
●Jantokia
●Bideo kamera zerbitzuak
●Ludoteka
●Arratsaldeko ekintza osagarriak: Musika, atzerriko hizkuntza, euskal dantzak...

- Ekarri beharreko materiala

Amantala
Arropa
Maindirea
Argazki bilduma
Lo egiteko panpina
Agenda
Pardelak
Toallitak
Krema
Toalla
Janaria
Biberoia (behar izatekotan)

- Egokitze aldia

Edozein hasiera berri pertsonei zaila egiten zaigun gauza bat da, batez ere txikiak 
garenean. Horregatik gure haur eskolak, 10 eguneko egokitze aldia proposatzen du
haurrei hasiera errazagoa egiteko asmoz

-1. eguna : ordu bat eta guraso baten edo tutorearen presentziarekin gelan.
-2. eguna : ordu bat eta guraso baten edo tutorearen presentziarekin gelan.
-3. eguna : ordu bat guraso edo tutore gabe; hau gelatik hurbil geratuko da haurra faltan botatzekotan azkar lasaitzeko.
-4. eguna : ordu bat guraso edo tutore gabe; hau gelatik hurbil geratuko da haurra faltan botatzekotan azkar lasaitzeko.
-5. eguna : bi ordu guraso edo tutore gabe; hau gelatik hurbil geratuko da haurra faltan botatzekotan azkar lasaitzeko.
-6. eguna : bi ordu eta erdi guraso gabe.
-7. eguna : goiz osoa egongo da gelan guraso edo tutore gabe.
-8. eguna : goiz osoa egongo da gelan baita jateko orduan ere.
-9. eguna : goiz osoa egongo da gelan baita jateko orduan ere.
-10. eguna : egun honetatik aurrera klaseak normal burutuko dira.

- Agenda

-Familiak bete behar duen atala
Atal honetan familiak haurra nola igaro duen gaua eta haien kontsideratutako zenbait
datu interesgarri azaldu ditzakete, irakasleak jakinaren gainean egon dadin.

-Eskolak bete behar duen atala
Atal honetan irakasleak bete beharreko hainbat datu agertzen dira; hala nola: jan
duena, nola zenbat eta zein ordutan. Beste alde batetik, zer nolako kakak egin 
dituen ere, esan behar zaie guraso edo tutoreari, baita siesta nolakoa izan duen.

Azkenik egunean zehar burututako ekintzak zeintzuk izan diren eta ekintza hauetan 
gauza bereizgarririk gertatu ote zaion haurrari idatzi behar zaie guraso edo tutoreari. 

- Ekintza bereziak

Kurtsoan zehar hainbat ekintza desberidn burutuko ditugu, Urtaroak kontuan hartuz
Hauetariko batzuk hurrengoak dira:
-Gabonak eta Olentzero eguna
-Euskararen eguna
-Agate deuna
-Inhauteriak
-San Prudentzio
-Korrika
-Kurtso amaierako jaialdia
-Haurren urtebetetzeak

- Tutoretzak eta bilerak
❖Kurtso hasierako bilera: 2015eko, irailaren 8an
❖Kurtso erdiko guraso bilera: 2016ko, otsailaren 16an
❖Kurtso amaierako bilera: 2016ko ekainaren 21ean
  -  Tutorearen ordu libreak banakako bilerak egiteko:
-Astelehenean: 13:00tik 15:00ak arte.
-Asteazkenean: 7:30etatik 9:00ak arte.
-Ostiraletan: 15:00etatik 17:30ak arte


Baimenak















Marieli Nietok, kimikako irakasle bati egindako elkarrizketa

Aurrean plazaratuko dudan testua irakaskuntzan 10 urte baino gehiagoz daramatzan kimikako irakasle bati eginiko elkarrizketa da. Hau egiteko nik ikasketak burutu nituen institutura hurbildu eta han dagoen eta niri klase eman zidan irakasle bati egin nion elkarrizketa.

Kimikako irakasle honek, kimika ikasketak burutu ziruen unibertsitaetan eta gero irakaskuntzan sartzeko egin behar izan zuen CAP (Certificado de Aptitud Pedagógica) delakoa, gaur egun egin beharreko masterra, klaseak ematen hasteko. CAP delako horrek gaurko masterrekin haibat desberdintsun ditu: alde batetik ez zuen balio egun masterrak kostatzen duten beste eta bestetik gainditu beharreko azterketa errazagoa zen.

Lanean hasteko, gaur egun bezala, oposaketak prestatu eta gainditu zituen; beraz arin hasi zen lanean. Aipagarria da berak oposaketak atera zituenean urtero egoten zirela oposaketak eta ez orain gertatzen den moduan bost edo sei urte igaro daitezkeela oposaketa batzuk ateratzeko. Bere esanetan eta horrekin bat etorrita oraingoan oposaketak ateratzea lehen baino askoz zailagoa da.

Oposaketak gainditu zituenez lan egin duen ikastetxe guztiak publikok izan dira. Hasieran, nahiz eta oposaketak gainditu, ez zegoen lekurik ikastetxeetan berari eta bera bezalako beste hainbateri lana emateko; bere esanetan: “estábamos en expectativa de ingreso” beraz, horrek esan nahi zuen etxean egon behar zirela lan egiteko dei baten zain. Honen ondorioz urte horretan leku finko batean egon beharrean hiru ikastetxeetan egin zuen lan. Hurrengo bi urteak beste ikastetxe batean igaro zituen eta hirugarren urte horretan oraingoko ikstetxean kontratatu zuten behin betirako plaza batekin, eta gaur arte 28 urte jada daramatzanak honetan.

Egondako ikastetxeak konparatzea eskatu nionean, nomala denez ez zen gogoratzen haien funtzionamenduaz beraz ikastetxe honetan nabaritu dituen aldaketa nabariengandik galdetu nion. Bere erantzuna zehatza izan zen: aldaketak gutxika gertatu dira eta ia ez ditut momentuan bereizten; baizik eta urte batzuk pasa ondoren. Gehien aldatu direnak dira ikasleak dira; nahiz eta irakasleak elakrrekin hazi eta eboluzionatu dugun arren.

Harremanei errepratuz ez dauka kexarik ikasleen partetik, noizbait bai izan dituela gatazkatxoren bat guraso batzuekin baina ohikoa den heinean; “gajes del oficio”. Aipatzeko bi kasu datorzkio burura bia ikasleekin bai gurasoekin, baina biek egoera berdina zen: ikasleek ez zuten ondo funtzionatzen institutuan eta gurasoen haien seme-alaben ikuspuntua defendatzen zuten.  Egoera hauek irakasleak berak etxera atsekabetuta joatea eragin zuen.

Irakasle honek izandako ardurei errepratuz, institutu honetan lanpostu nagusietatik behin gutxienez igaro da, hemen daramatzan 28 urte hauetan, adibidez: zuzendari, iksketa burua, zuzendari ordea… eta institutu publikoan ohikoa den moduan hau guztia klaseak emateari utzi gabe.

Metodologiari buruz mintzatu genuenean esan zidan aldaketa handiena interneta eta arbela digitalak izan direla. Berak hainbat gauza zail azaldu behar dituenean internetera jo eta bertan dauden errekurtsoetaz baliatzen da. Beste alde batetik irakasteko beste erak probatzen saiatu denean  (talde lanak edo holakoak) ez ditu emaitza onak jaso; agian eta nire iritziz irakasgaia ez delako aproposa horrelakoak egiten saiatzeko.

Irakasle honek bereziki ez ditu krisirik izan gurasoekin izan dituen bronketaz aparte. Noizbait bai pasatu zaio burutik pentsatzea lanaz aldatzea eta industrian sartzea baina bere bizitza profesionalaren hasieran soilik; geroago eta irakasten joan ahala gero esta gustukoago zuen eta du klaseak ematea.  Bere lan bizitzaren hasieran, lehen esan dudan moduan, industrian lan egitearen ideia gustatu zitzaion eta bi edo hiru entrebista egin zituen baina industrian zegoen krisia ikusita berehala konturatu zen ez zegoela emakumeentzako lekurik laborategi batean. Beraz, oposaketak prestatu zituen baina irakasle izatea nahi izan gabe. Denbora gutxi pasata, ohartu zen irakaskuntza gogoko zuela eta ez du berriro lanaz aldatzea pensatu, gustora zegoelako irakaskuntzan eta ordutegia erosoa zelako.

Kimikari honen kasua bereziki, ez zenez bere grina irakasle izatea ez zeukan buruan irakasle idealen bat eta ondorioz ez zeukan irakasle estereotiporik. Sartu zen hezkuntzan ezer jakin barik honen inguruan eta ikusi zuena pilo gustatu zitzaion.
Gurasoen paperaz hitz egiterakoan honakoa esan zidan: gauza batzuk ez zituela ulertzen; hala nola, gurasoak haien seme-alaben aldean jartzea eta ez ematea behar bezalako laguntza irakasleei. Irakasle honek bere rola beti izan du argi eta da berak bere seme-alabentzat nahi zuena dituen ikasleei transmititu nahi zien era batez edo bestez. Baina urteak pasata konturatu da unibertsitatea ez dela guztiontzat. Beste arlo batean sartuz, etxera deitzen zuen bakoitzean ez zuen egiten zirikatzeko baizik eta benetan arazoren bat zegoelako. Berarentzat ulertezina da gurasoak irakasleen kontra egitea zeren haiek bakarrik nahi dute hoberena ikaslearentzat.

Hezkuntzak aurrerapausorik eman du? Irakasle honen ustez aldaketa prozesu batean gaude eta hezkuntza gehiago aldatuko dela esaten du. Irakasteko errekurtso gehiago bai badaue, baina azken finean irakasteko modua berdina da; irakaslea da ezaguera daukana eta ikaslean honen hartzaileak; gainera  edukiak berdinak dira eta horrek azken finean gauzak antzekoak izatera bultzatzen du irakaskuntza.


Bukatzeko elakrriketa eta hezkuntzaren aldaketen ildotik joanda hitz egin genuen eta argi utzi zidan zaila dela metodo berriak inposatzea. Zergatik? Alde batetik dagoena metodo ziurrena delako, momentuz, eta bestetik oso zaila delako ikasturte bakar batean soilik ikustea ikasleen aldaketa. Hau gertatzeko urte batzuk igaro behar dira eta hasieran zaila izan arren saiatu behar da. Honen oztopo nagusiena, izan daiteke kurtso amaieran irakasleak espero zuena ez lortzea eta horrek eraman dezake irakaslea pazientzia galtzera eta berriro lehen inposatuta zeuden metodo eta tekniketara bueltatzea. 

miércoles, 16 de diciembre de 2015

Maitane Sáenz de Navarrete Maialen irakasleari egindako elkarrizketa

                        IRAKASLE BATI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Maialen Kimba haur eskolako irakaslea da, bera 6 hilabete dituzten umeekin dago gaur egun lanean. Irakaslea izateko haur hezkuntzako gradua egin zuen unibertsitatean eta aurten lehen hezkuntzako ikasketak bukatuko ditu. Maialen hiru hizkuntza dakizki: gaztelera, euskara eta ingelesa. Izan ere bere iritziz irakasleek etengabeko formakuntza izan beharra daukate, ikastaroak egitea, artikuluak irakurtzea... ezinbestekoa da.

Lehenik eta behin berarekin izandako elkarrizketan irakasle lana bilatzeko oztopoei buruz hitz egin dugu, baita berak lan egiten duen haur eskolari buruz. Azaldu digu nolako hezkuntza sistema erabiltzen dute haiek. Ondoren berak irakasle moduan izandako ardurak zeintzuk izan diren kontatu digu, baita bere lankideekiko duen harremana. Maialenek kontatu digu zer espero zuen berak irakasle lanbidetik eta nolako ekarpen zoragarriak izan dituen berarekiko. Irakasle guztiak bezala, Maialenek ere oztopoak eta arazoak izan ditu, haiei buruz ere hitz egin du. Jarraitzeko, berak irakaskuntzari buruz duen iritzia eman digu; horretarako, diziplinari buruz, teknologia berriei buruz eta hezkuntzak emandako aurrerapausoei buruz berak daukan ikuspuntua eman digu.

Maialenek lana bilatzeko ez zuen oztoporik izan, duela bost urte ikasketak amaitu zituenean bere curriculum vitae utzi zuen Kimba haur eskolan eta deitu zioten, beraz beti lanean egon da leku berberean. Kimba haur eskola izaera pribatua du eta Glen Domanen ikaskuntza goiztiarraren metodoa jarraitzen du. Zentzumenen estimulazioaren eta mugimendu ariketen bidez lan egiten dute. Bestalde, zentroa hirueleduna da; euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz komunikatzeko gaitasunak garatzea du helburu. Azkenik, ume bakoitzari arreta pertsonalizatua ematen zaio,bakoitzaren  heltze erritmoak errespetatuz.

Ikastetxean, Maialenen ardura gela da, hau da, gelako tutorea denez bere taldearen ardura eta koordinazioa dauka. Programaketak, jarduerak, bilerak… prestatzen ditu. Honetaz gain, praktikako tutore moduan ere aritu izan da. Lankideekin harreman estua dauka, lanbide honetan beharrezkoa da lan taldearengan konfiantza edukitzea eta lan kooperatiboa egitea dio Maialenek. Haurren familiekiko erlazioa zaindu behar da, konfiantza izatea ezinbestekoa da. Gurasoek lasai egon behar dira bere umeak zentroan ustean, haiei informazioa ematea oso garrantzitsua da.

Haur eskola honetan, kamera batzuk dituzte eta gurasoei pasahitza batzuk ematen dizkiote interneten bidez bere haurrak egiten duten guztia ikusteko asmoz. Horrela ere gurasoek lehen eskutik dakite bere haurrek eskolan egindakoa, hain garrantzitsuak diren gauzak ume baten heziketan etxean ere landu ahal izateko. Maialenek dio gurasoek konfiantza osoa dutela haur eskolarengan eta oso pozik daudela han erabilitako sistemarekin.

Bestalde, Irakasle lanbidea berak espero zuen baino bikainagoa iruditu zaio. Haurrak heztea eta hazten ikustea liluragarria da. Maialenen esanetan, haur eta familia guztietatik beti zerbait ikasi daiteke. Dakigunez, familia mota ezberdinak daude eta familia bakoitzak modu batean jokatzen du. Ezin dugu orokortu denetarik dagoelako, baina Maialenen ustez, gaur egungo familiek denbora gutxi eskaintzen diete seme-alabei. Gurasoek denbora gehiago egon beharko lirateke haurrekin, kalitatezko momentuak eskainiz eta aldi berean mugak ezarriz.

Maialenek bere bizitzan irakasle moduan aurkitu duen oztoporik handiena familia baten dibortzioa izan zen. Gurasoak dibortziatu ziren eta hasieran oso zaila suertatu zitzaien haurraren heziketa. Gainera haurrak aldaketak nabaritu zituen, bai irakasleek bai familiak elkarrekin lan egin behar izan zuten egoera hori hobetzeko. Arazoa gurasoen eta eskolaren artean zuzendu zen haurraren heziketa hobetuz eta zeuden arazo guztiak konponduz.

Ondoren Maialenen irakaskuntzari buruzko iritzia emango da. Diziplinarekin hasteko, Maialenek uste du beharrezkoa dela. Alde batetik, gure gizartean, eguneroko errutinan arauak aurkitzen ditugu; beraz, haurrei txikiak direnetik arauak betetzearen garrantzia erakutsi behar zaie. Beste aldetik, egiaztatu da bere heziketan mugak dituzten haurren autoestima altuagoa dela mugak ez dituzten haurrenarekin konparatuz. Diziplina eta mugak ez dira autoritarismoarekin nahasi behar.

Honekin jarraituz teknologia berriei buruz ere hitz egin digu Maialenek. Teknologia berriak ikaskuntza prozesuak errazteko baliabide ona dela uste du. Teknologia berriek haurren kuriositatea pizten dute, Maialeni interesgarria iruditzen zaio heziketa klasikoago batekin konbinatzeko. Berak, gelan erabiltzen ditu gehiengoetan soinuak entzuteko eta haurrak soinu horiek asmatzeko, hainbat bideo ikusteko, dantzatzeko…

Dakigunez, hezkuntzak aurrerapauso gutxi batzuk eman ditu urte hauetan, horien artean Maialenen ustez garrantzitsuena heziketa tradizionalaren oztopoen jakitun izatea izan da. Irakaskuntzak aldaketa bat behar du, ikasleak protagonistak izan behar dira, hezkuntzan parte hartu behar dute eta arreta pertsonalizatua merezi dute. Gainera, irakaskuntza benetazkoa izan behar da, manipulazioaren eta esperimentazioaren bidez ikasiz.


Bukatzeko, eskertu beharra daukat Maialenen parte hartzea eta berak nirekin egondako denbora guztia. Berak irakasle moduan nola aritzen den ikusteko aukera izan dut eta gelan egindako lana bikaina da, nire ustez adibide bezala hartu dezakegu.  Beraren laguntzarik gabe ez zen izango posible lan hau gauzatzea.