Aurrean plazaratuko
dudan testua irakaskuntzan 10 urte baino gehiagoz daramatzan kimikako irakasle
bati eginiko elkarrizketa da. Hau egiteko nik ikasketak burutu nituen
institutura hurbildu eta han dagoen eta niri klase eman zidan irakasle bati
egin nion elkarrizketa.
Kimikako irakasle
honek, kimika ikasketak burutu ziruen unibertsitaetan eta gero irakaskuntzan
sartzeko egin behar izan zuen CAP (Certificado
de Aptitud Pedagógica) delakoa, gaur egun egin beharreko masterra, klaseak
ematen hasteko. CAP delako horrek gaurko masterrekin haibat desberdintsun ditu:
alde batetik ez zuen balio egun masterrak kostatzen duten beste eta bestetik
gainditu beharreko azterketa errazagoa zen.
Lanean
hasteko, gaur egun bezala, oposaketak prestatu eta gainditu zituen; beraz arin
hasi zen lanean. Aipagarria da berak oposaketak atera zituenean urtero egoten
zirela oposaketak eta ez orain gertatzen den moduan bost edo sei urte igaro
daitezkeela oposaketa batzuk ateratzeko. Bere esanetan eta horrekin bat
etorrita oraingoan oposaketak ateratzea lehen baino askoz zailagoa da.
Oposaketak
gainditu zituenez lan egin duen ikastetxe guztiak publikok izan dira. Hasieran,
nahiz eta oposaketak gainditu, ez zegoen lekurik ikastetxeetan berari eta bera
bezalako beste hainbateri lana emateko; bere esanetan: “estábamos en
expectativa de ingreso” beraz, horrek esan nahi zuen etxean egon behar zirela
lan egiteko dei baten zain. Honen ondorioz urte horretan leku finko batean egon
beharrean hiru ikastetxeetan egin zuen lan. Hurrengo bi urteak beste ikastetxe
batean igaro zituen eta hirugarren urte horretan oraingoko ikstetxean
kontratatu zuten behin betirako plaza batekin, eta gaur arte 28 urte jada
daramatzanak honetan.
Egondako
ikastetxeak konparatzea eskatu nionean, nomala denez ez zen gogoratzen haien
funtzionamenduaz beraz ikastetxe honetan nabaritu dituen aldaketa
nabariengandik galdetu nion. Bere erantzuna zehatza izan zen: aldaketak gutxika
gertatu dira eta ia ez ditut momentuan bereizten; baizik eta urte batzuk pasa
ondoren. Gehien aldatu direnak dira ikasleak dira; nahiz eta irakasleak
elakrrekin hazi eta eboluzionatu dugun arren.
Harremanei
errepratuz ez dauka kexarik ikasleen partetik, noizbait bai izan dituela
gatazkatxoren bat guraso batzuekin baina ohikoa den heinean; “gajes del
oficio”. Aipatzeko bi kasu datorzkio burura bia ikasleekin bai gurasoekin,
baina biek egoera berdina zen: ikasleek ez zuten ondo funtzionatzen institutuan
eta gurasoen haien seme-alaben ikuspuntua defendatzen zuten. Egoera hauek irakasleak berak etxera
atsekabetuta joatea eragin zuen.
Irakasle
honek izandako ardurei errepratuz, institutu honetan lanpostu nagusietatik
behin gutxienez igaro da, hemen daramatzan 28 urte hauetan, adibidez:
zuzendari, iksketa burua, zuzendari ordea… eta institutu publikoan ohikoa den
moduan hau guztia klaseak emateari utzi gabe.
Metodologiari
buruz mintzatu genuenean esan zidan aldaketa handiena interneta eta arbela
digitalak izan direla. Berak hainbat gauza zail azaldu behar dituenean
internetera jo eta bertan dauden errekurtsoetaz baliatzen da. Beste alde
batetik irakasteko beste erak probatzen saiatu denean (talde lanak edo holakoak) ez ditu emaitza
onak jaso; agian eta nire iritziz irakasgaia ez delako aproposa horrelakoak
egiten saiatzeko.
Irakasle
honek bereziki ez ditu krisirik izan gurasoekin izan dituen bronketaz aparte.
Noizbait bai pasatu zaio burutik pentsatzea lanaz aldatzea eta industrian
sartzea baina bere bizitza profesionalaren hasieran soilik; geroago eta
irakasten joan ahala gero esta gustukoago zuen eta du klaseak ematea. Bere lan bizitzaren hasieran, lehen esan
dudan moduan, industrian lan egitearen ideia gustatu zitzaion eta bi edo hiru
entrebista egin zituen baina industrian zegoen krisia ikusita berehala
konturatu zen ez zegoela emakumeentzako lekurik laborategi batean. Beraz,
oposaketak prestatu zituen baina irakasle izatea nahi izan gabe. Denbora gutxi
pasata, ohartu zen irakaskuntza gogoko zuela eta ez du berriro lanaz aldatzea
pensatu, gustora zegoelako irakaskuntzan eta ordutegia erosoa zelako.
Kimikari
honen kasua bereziki, ez zenez bere grina irakasle izatea ez zeukan buruan
irakasle idealen bat eta ondorioz ez zeukan irakasle estereotiporik. Sartu zen
hezkuntzan ezer jakin barik honen inguruan eta ikusi zuena pilo gustatu
zitzaion.
Gurasoen
paperaz hitz egiterakoan honakoa esan zidan: gauza batzuk ez zituela ulertzen;
hala nola, gurasoak haien seme-alaben aldean jartzea eta ez ematea behar
bezalako laguntza irakasleei. Irakasle honek bere rola beti izan du argi eta da
berak bere seme-alabentzat nahi zuena dituen ikasleei transmititu nahi zien era
batez edo bestez. Baina urteak pasata konturatu da unibertsitatea ez dela
guztiontzat. Beste arlo batean sartuz, etxera deitzen zuen bakoitzean ez zuen
egiten zirikatzeko baizik eta benetan arazoren bat zegoelako. Berarentzat
ulertezina da gurasoak irakasleen kontra egitea zeren haiek bakarrik nahi dute
hoberena ikaslearentzat.
Hezkuntzak
aurrerapausorik eman du? Irakasle honen ustez aldaketa prozesu batean gaude eta
hezkuntza gehiago aldatuko dela esaten du. Irakasteko errekurtso gehiago bai
badaue, baina azken finean irakasteko modua berdina da; irakaslea da ezaguera
daukana eta ikaslean honen hartzaileak; gainera
edukiak berdinak dira eta horrek azken finean gauzak antzekoak izatera
bultzatzen du irakaskuntza.
Bukatzeko
elakrriketa eta hezkuntzaren aldaketen ildotik joanda hitz egin genuen eta argi
utzi zidan zaila dela metodo berriak inposatzea. Zergatik? Alde batetik dagoena
metodo ziurrena delako, momentuz, eta bestetik oso zaila delako ikasturte bakar
batean soilik ikustea ikasleen aldaketa. Hau gertatzeko urte batzuk igaro behar
dira eta hasieran zaila izan arren saiatu behar da. Honen oztopo nagusiena,
izan daiteke kurtso amaieran irakasleak espero zuena ez lortzea eta horrek
eraman dezake irakaslea pazientzia galtzera eta berriro lehen inposatuta zeuden
metodo eta tekniketara bueltatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario