IRAKASLE BATI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Maialen Kimba haur eskolako irakaslea da, bera 6
hilabete dituzten umeekin dago gaur egun lanean. Irakaslea izateko haur
hezkuntzako gradua egin zuen unibertsitatean eta aurten lehen hezkuntzako
ikasketak bukatuko ditu. Maialen hiru hizkuntza dakizki: gaztelera, euskara eta
ingelesa. Izan ere bere iritziz irakasleek etengabeko formakuntza izan beharra
daukate, ikastaroak egitea, artikuluak irakurtzea... ezinbestekoa da.
Lehenik eta behin berarekin izandako elkarrizketan
irakasle lana bilatzeko oztopoei buruz hitz egin dugu, baita berak lan egiten
duen haur eskolari buruz. Azaldu digu nolako hezkuntza sistema erabiltzen dute
haiek. Ondoren berak irakasle moduan izandako ardurak zeintzuk izan diren
kontatu digu, baita bere lankideekiko duen harremana. Maialenek kontatu digu
zer espero zuen berak irakasle lanbidetik eta nolako ekarpen zoragarriak izan
dituen berarekiko. Irakasle guztiak bezala, Maialenek ere oztopoak eta arazoak
izan ditu, haiei buruz ere hitz egin du. Jarraitzeko, berak irakaskuntzari
buruz duen iritzia eman digu; horretarako, diziplinari buruz, teknologia
berriei buruz eta hezkuntzak emandako aurrerapausoei buruz berak daukan
ikuspuntua eman digu.
Maialenek
lana bilatzeko ez zuen oztoporik izan, duela bost urte ikasketak amaitu
zituenean bere curriculum vitae utzi zuen Kimba haur eskolan eta deitu zioten,
beraz beti lanean egon da leku berberean. Kimba haur eskola izaera pribatua du
eta Glen Domanen
ikaskuntza goiztiarraren metodoa jarraitzen du. Zentzumenen estimulazioaren eta
mugimendu ariketen bidez lan egiten dute. Bestalde, zentroa hirueleduna da; euskaraz,
gazteleraz eta ingeleraz komunikatzeko gaitasunak garatzea du helburu. Azkenik,
ume bakoitzari arreta pertsonalizatua ematen zaio,bakoitzaren heltze erritmoak errespetatuz.
Ikastetxean,
Maialenen ardura gela da, hau da, gelako tutorea denez bere taldearen ardura
eta koordinazioa dauka. Programaketak, jarduerak, bilerak… prestatzen ditu.
Honetaz gain, praktikako tutore moduan ere aritu izan da. Lankideekin harreman
estua dauka, lanbide honetan beharrezkoa da lan taldearengan konfiantza
edukitzea eta lan kooperatiboa egitea dio Maialenek. Haurren familiekiko
erlazioa zaindu behar da, konfiantza izatea ezinbestekoa da. Gurasoek lasai
egon behar dira bere umeak zentroan ustean, haiei informazioa ematea oso
garrantzitsua da.
Haur
eskola honetan, kamera batzuk dituzte eta gurasoei pasahitza batzuk ematen
dizkiote interneten bidez bere haurrak egiten duten guztia ikusteko asmoz.
Horrela ere gurasoek lehen eskutik dakite bere haurrek eskolan egindakoa, hain
garrantzitsuak diren gauzak ume baten heziketan etxean ere landu ahal izateko.
Maialenek dio gurasoek konfiantza osoa dutela haur eskolarengan eta oso pozik
daudela han erabilitako sistemarekin.
Bestalde,
Irakasle lanbidea berak espero zuen baino bikainagoa iruditu zaio. Haurrak
heztea eta hazten ikustea liluragarria da. Maialenen esanetan, haur eta familia
guztietatik beti zerbait ikasi daiteke. Dakigunez, familia mota ezberdinak
daude eta familia bakoitzak modu batean jokatzen du. Ezin dugu orokortu
denetarik dagoelako, baina Maialenen ustez, gaur egungo familiek denbora gutxi
eskaintzen diete seme-alabei. Gurasoek denbora gehiago egon beharko lirateke
haurrekin, kalitatezko momentuak eskainiz eta aldi berean mugak ezarriz.
Maialenek
bere bizitzan irakasle moduan aurkitu duen oztoporik handiena familia baten
dibortzioa izan zen. Gurasoak dibortziatu ziren eta hasieran oso zaila suertatu
zitzaien haurraren heziketa. Gainera haurrak aldaketak nabaritu zituen, bai
irakasleek bai familiak elkarrekin lan egin behar izan zuten egoera hori
hobetzeko. Arazoa gurasoen eta eskolaren artean zuzendu zen haurraren heziketa
hobetuz eta zeuden arazo guztiak konponduz.
Ondoren
Maialenen irakaskuntzari buruzko iritzia emango da. Diziplinarekin hasteko,
Maialenek uste du beharrezkoa dela. Alde batetik, gure gizartean, eguneroko
errutinan arauak aurkitzen ditugu; beraz, haurrei txikiak direnetik arauak
betetzearen garrantzia erakutsi behar zaie. Beste aldetik, egiaztatu da bere
heziketan mugak dituzten haurren autoestima altuagoa dela mugak ez dituzten
haurrenarekin konparatuz. Diziplina eta mugak ez dira autoritarismoarekin
nahasi behar.
Honekin
jarraituz teknologia berriei buruz ere hitz egin digu Maialenek. Teknologia
berriak ikaskuntza prozesuak errazteko baliabide ona dela uste du. Teknologia
berriek haurren kuriositatea pizten dute, Maialeni interesgarria iruditzen zaio
heziketa klasikoago batekin konbinatzeko. Berak, gelan erabiltzen ditu
gehiengoetan soinuak entzuteko eta haurrak soinu horiek asmatzeko, hainbat
bideo ikusteko, dantzatzeko…
Dakigunez,
hezkuntzak aurrerapauso gutxi batzuk eman ditu urte hauetan, horien artean Maialenen
ustez garrantzitsuena heziketa tradizionalaren oztopoen jakitun izatea izan da.
Irakaskuntzak aldaketa bat behar du, ikasleak protagonistak izan behar dira,
hezkuntzan parte hartu behar dute eta arreta pertsonalizatua merezi dute. Gainera,
irakaskuntza benetazkoa izan behar da, manipulazioaren eta esperimentazioaren
bidez ikasiz.
Bukatzeko,
eskertu beharra daukat Maialenen parte hartzea eta berak nirekin egondako
denbora guztia. Berak irakasle moduan nola aritzen den ikusteko aukera izan dut
eta gelan egindako lana bikaina da, nire ustez adibide bezala hartu dezakegu. Beraren laguntzarik gabe ez zen izango
posible lan hau gauzatzea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario